Orrialdeak

Astekaria

2015.10.13

Gaur klaseko lehen eguna izan da. Ez dugu gauza handirik egin blog-aren inguruan, presentazioa izan baita. Irakasleak blog bat irekiko genuela aipatu digu, eta jarraian gure fitxa pertsonala egin eta  IKT-ren (Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan) inguroko galderei erantzun ostean honen inguruko azalpenak eman ditu:

"Ordenagailua kode digitalean oinarrituta dago eta softwareaz  eta hardwareaz osatuta dago. Hardwarea ordenagailuaren zati fisikoa edo ikusgarria da eta oinarrizko osagarriz eta periferiako osagarriz osatuta dago. Aldiz softarea ordenagailuaren sistema eragilea da, zati logikoa, sistema eragilez eta programaz osatuta dagoena. Softwarea dohikoa eta librea, itxia, irekia edo primitiboa izan daiteke.

Programa desberdinak erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan (Open Office, Microsoft Office, soinurako, irudientzako etab.) baita fitxategi desberdinak ere:

-Testu formatoentzako: .doc, .odt…
-Bideo formatoentzako: avi, divx, mox...
-Soinu formatoentzako: wave, midi, mp3...
-Irudi formatoentzako: gift jpeg, mb...
-Beste batzuk: Pdf…

Memoriari dagokionez bi memoria mota bereiz ditzakegu ordenagailu batean: Ram eta Rom. Ram memoriak “Random acces memory” esan nahi du eta abiadura ematen dio ordenagailuari erabiltzeko orduan. Rom memoriak aldiz, “Road only memory” esan nahi du eta ordenagailuak gauzak biltzeko edo gordetzko gaitasuna da. Bit-etan, bytean, kilobytetan, megabytetan gigabytetan edo terabytetan neur daiteke memoria eta formatoa finkoa (disko gogorra) edo eramangarria izan diteke (pen drive, online eskegi…)."

Teoria hau jaso ondoren irakasleak gmailean alertak eta etiketak jartzen erakutsi digu proiektoretik klasekide baten gmail-a erabiliz.

Irakasgai honen bitartez gaur egungo teknologiekin kontaktuan jarri nahi digute, gero irakaskuntzan erabiltzeko. Etorkizuna teknologia berrietan eta kode digitalean oinarrituta dago, eta horra moldatu behar gara ikasle bezala izango ditugun umeak heitzeko. Gaur eguneko aurrerapenetara moldatu behar gara gu ere aurrerakuntzekin batera joateko.



2015.10.20

Gaur klasera heldu eta blog-arekin hasi gara. Irakasleak blog-ei buruzko ekarpenak eman ditu klasean PowerPoint baten bitartez.

PowerPointa ikusi ondoren landu dezakegun gai batzuk zerrendatzeko eskatu digu irakasleak. Irakasleak hainbat gai erakutsi dizkigu: kirolak bidaiak… hezkuntzaren inguruan. Nik birziklapena, natura, bidaiak, kultura etab. lantzea pentsatu dut. Azkenean natura eta ekologiari buruzko blog-a egitea erabaki dut. Blog-a ireki dut. Blog honetan gai honen inguruko ekarpenak igoko ditut astero. Horretarako gai honen inguruko bideoak etab. egon naiz bilatzen gaur klasean.

Gaia aukeratuta izan bezain laster blog-aren sarrera egin dut. Hau izango da nire blogaren sarrera:

“Kaixo, Lander naiz, Leioako magisteritza eskolako ikaslea. Ongi etorri nire natura eta ekologiaren inguruko blog-era! Blog honetan birtziklapenaren, ekosistemen, aldaketa klimatikoen… inguruko ekarpenak egingo ditut astean behin. Orrialde honen helburua ekologia hezkuntzarekin erlazionatzea da. Espero dut zuen gustokoa izatea.

Anima zaitezte irakurtzera!”

Jarraian naturari buruzko blog-ak bilatu ditut nire blog-a egiteko ideia batzuk hartzeko.

Blog-a ireki bezain laster irakasleak erlojua jartzen erakutsi digu. Erlojua jartzeko gadgets izeneko blog-aren atalean sartu behar, eta hor internetetik ateratako erlojuaren linka jarri beharko da. Kontuz ibili behar dugu erlojuan jartzen duen orduarekin!


27.10.2015

Gaur blog-a gehiago personalizatzeko ekarpenak jaso ditugu: blog-aren atzekaldea aldatu, datu pertsonalak aldatu eta bideokein sarrerak sortu:

Hiru modu desberdin erabili ditugu bideoak igotzeko: link-en bidez, youtube-tik eta Vimeo-tik linka hitz baten gainean jarriz (metodo guztiz desezaguna niretzako orain arte).

Vimeo-ko linka hitz baten gainean ezkutatzeko hurrengoa egin behar da:

Lehenik eta behin sarrera berri bat ireki behar dugu, edo daukagun beste bat editatu. Sarreran zehozer idatzita daukagunean, link-a ezkutatuta izango duen hitza aukeratuko dugu. Hitz hori azpimarratu edo aukeratu eta aukeratuta daukagun bitartean “enlace” aukeran klikatuko dugu. Orduan nahi dugun URL-a itsasteko aukera emango digu ordenagailuak. Hor Vimeon, You Tuben edo nahi izan dugun lekutik aukeratutako videoaren edo orrialdearen URL-a jarriko dugu eta jada izango dugu orrialde horren link-a ezkutatuta hitz horretan. Oso erraza eta erabilgarria da azken metodo hau nahiko oharkabetsua baita.

Gaurkoz blogg-arekin amaitzeko irakasleak lizentzia jartzen erakutsi digu creativecommons erabiliz:

Klase teorikoaren ostean berriz elkartu gara, blog-a utzi eta taldeka jarri gara hurrengo fitxategia irakurri eta komentatzeko:

Taldearen funtzionamendua hobetzeko hausnarketa. Hiru aktibitate.

1. Talde lanari buruzko iritziak edo esperientzia batzuk deskribatzen dira hurrengo esaldietan:

  • Iaz Matematikan lan bat egin genuen taldean eta primeran atera zen dena, hori bai, nota espero nuen baino baxuagoa ipini zidan irakasleak.
  • Ezin dut jasan, denbora guztian Jonek esaten duena egin behar dugu, eta beste edonork zerbait egiten ba du, gero berak dena eraldatzen du.
  • Taldean lan egitea rollo bat da.
  • Irakasleak jarraibideak oso argiak eman zizkigun eta primeran funtzionatu genuen, bakoitzak egin beharrekoa egiten genuen eta listo.
  • Jonek mutur handia dauka, beti eskakeatzen saiatzen da.
  • Matematikan egin genuen lanean ez nintzen ezertaz enteratu, eta orain zailtasunak ditut ikasgai hau jarraitzeko.
  • Jon urrun bizi denez 10 minutu beranduago etortzen da, baina ez da arazoa, gero azaltzen diogu eta ahal duena egiten du.

a)Indibidualki irakurri ondoren, erantzun idatziz galdera hauek

Zer bururatzen zaizu?  Taldeak ez du ondo funtzionatzen, rolen banaketa ez dago ondo egina, bakoitzak nahi duena egiten du talde lana egin beharrean lan indibidualista bultzatzen.
Nolako jarrera adierazten du hiztunak? Kexatia.
Zein arazo azaleratzen du? Komunikazio falta.

b)Gero, 4ko taldetan elkartu eta norberaren hausnarketa komentatu: bakoitzak berea azaltzen du, besteek notak hartzen dituzte eta gero elkarren artean komentatzen dira.

c)Ondoren: taldean lan egiteko abantailak eta arazoak identifikatu eta idatzi bi zutabetan

Abantailak: lana banatu, informazioa elkar-trukatu, besteengandik gauza berriak ikasi, guztion artean lagundu...
Desabantailak: komunikazio beharra, taldekideen arteko tirabirak eta gaizki-ulertuak, desadostasunak...

d)Bukatzeko: Taldean sortu diren ideiak aprobetxatuz indibidualki egin diren hausnarketa osatu: ikasle bakoitzak bere hausnarketa eta gero bere konklusioak idatziko ditu.

e)Ebaluazioa: gutxienez hiru abantaila eta hiru eragozpen identifikatu behar dira.

2 Lan kooperatiboaren osagarriak:
Hauek dira:
1. Elkarrekiko menpekotasun (Interdependentzia) positiboa
2.Banakoaren galdagarritasuna (exigibilidadea)
3.Aurrez aurreko elkarrekintza (interakzioa)
4.Taldean lan egiteko trebetasunak zein
pertsonarteko gaitasunak (interpersonalak)
5.Taldean hausnarketa
Zer da hauetako bakoitza zuretzat, nola ziurtatuko duzue betetzen direla? Aktan erabakiak jaso.

3 “Los jetas y los pasotas”testua irakurri eta taldean komentatu:Jetaren irudia deskribatu. Pasotaren irudia deskribatu. Aurre egiteko estrategiak komentatu.

Azkenik klasea amaitzeko irakurketa bat egin dugu, talde baten barruan egon daitezkeen pertsona kutsagarriei buruz gero honi buruzko hausnarketa egiteko.


2015.11.10

Gaur klasean idazlan formala egiteko orduan kontuan hartzeko gauzak azaldu dizkigute. Gaur egun oso garrantzitsua da testu formalak, idatzizko-lanak, curriculuma eta abarrekoak prestatzeko orduan ordenagailuko programak eta haien eskaintzak ezagutzea, kasu honetan Microsoft Word programarena. Bakoitzak bere ordenagailuan Microsoft Word programa zabaldu du eta jada egindako testu batean aldaketak nola egin azaldu digute programaren aplikazio desberdinek aplikazioak eagutzeko:

  • Ikuspegiaren inguruan erregela erabiltzea, kuadrikularekin idatzitakoa ikuste eta idatzizko lana eskema eta mapa moduan ikustea ikasi dugu atalak errazago ikusteko.
  • Hasierari dagokionez testua lerrokatzea ikasi dugu, eta horrekin batera koska handitu edo txikitu; letra tamainak aldatu; testua ordenatu (paragrafoka…) etab. testua justifikatzen ikasteko.
  • Txertaketari dagokionez portada, orri zuriak eta jauziak txertatzen ikasi dugu ere. Taulak sortu ditugu eta estekak sartzen ikasi dugu.
  • Erreferentzian, testuaren alboan oharrak ipintzen ikasi dugu.
  • Azkenik errebisatuaren inguruan hizkuntza eta ortografia kontrolak egiten ikasi ditugu zuzentzailea nahi izan dugun hizkuntzan jarriz.

Oso erraza izan da da gauza guzti hauek nola egin ikastea, irakasleak egiten zuen bitartean, guk gure kabuz ere egiten genuelako guztia.

2015.11.17

Gaurko klasean taldeka lan egiten jarraitu dugu sites-en. Hala eta guztuztiz ere, irakaslearekin batera bi ezagupen berri barnerat ditugu. Lehenik eta behin gaitasun digitalaren innguruan bideo bat ikusi dugu, eta gero Delicious aplikazioa ezagutu dugu.

Bideoa talde lanerako ezinbesteko materiala da, izan ere landu behar dugun gaiarako informazio baliagarria ematen digulako. Gaitasun digitala gaur egungo gizartean beharrezkoa den gaitasuna da, mundu digital batean barneratuta baitgaude. Inguratzen gaituen guztia teknologia baita, inguratzen gaituen teknologia ez delako soilik interneta; sakelako telefonoak, argazki kamarak, telebistak, kontsolak ere teknologia dira eta gu, irakasleok, eskolan umeak prestatu behar ditugu honi aurre egiteko haien bizitzan, haien bizitza honetan oinarrituta egongo delako. Gaur egun web 2.0 garaian gaude, eta horrek esan nahi duena da, guk ere partaide garela interneten. Lehen “usuario” pasiboak ginen, soilik informazioa jaso zezaketenak. Gaur egun web 2.0n informazioa jasotzeaz aparte, informazioa sortu, desegin, igo, konpartitu etab. egin dezakegu. Horregatik da garrantzitsua gaitasun digitala garatzea, hiritar digitalak izateko, mundu berri honetara prestatuak egon behar gara arriskutsua izan baitekelako hala nola edo behar ez den bezala teknologia erabiltzea.

Gero lan egiten jarraitu eta amaieran irakasleak lehen aipatutako Delicious aplikazioa erakutsi digu. Delicious gustatzen edo interesgarri iruditzen zaizkigun linkak gordetzeko aplikazioa da, google-eko “favoritos” aukera bezalakoa. Irakasleak zazpi link gordetzeko eskatu digu, hurrengo egunerako link horietako bat aukeratu, eta horri buruzko fitxa bat bete bear izan dugu

2015.11.24

Gaurko klasean taldeka jarri gara talde lan praktikoarekin jarraitzeko. Bakoitzak egindako linka-ren fitxa taldeka igo du sites-era eta lanarekin jarraitu dugu gure kabuz.

2015.12.15

Gaur klaseko azken eguna izan da. Lehenengo praktikan talde batzuen DAL-eko aurkezpenak ikusi ditugu eta bigarren praktikan aldiz, lauhilabete honetako IKT proiektua aurkeztu dugu klasekide guztien aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario